2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

OLENTZERO

·        Olentzero , Euskal Herriko Gabonetako pertsonai mitologiko bat da.
·       Toki batzuetako kondairen arabera, azken jentila ere bada, Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu eta gero.
·       Neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia da, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren.
·      Tradizioaren arabera ,gaur egun, Abenduaren 24 gauean  Olentzero Euskal Herriko etxe guztietara joatea haur, gazte eta adin nagusiko pertsona guztiei beraien oparia lagatzera gabonetako zuhaitzaren azpian.

      
·      Olentzerok emaztea ere badu,Mari Domingi izenekoa.

Kaixo familia !! 3.mailako arreiturre institutuko ikasleak gara eta gure ekintzei buruzko informazioa txertatuko dugu blog honetan.